XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bethi hortan zerbait da aristokratikoa.

MAIDER: Hunela izanaz... zer dadukagu euskal dantzez? eta euskal balett deitzen denaz: hemen bethi estampak populatxokeriaz betheak eta vulgariak ditugu... eta hor agerten diren emakumeek bethi eduki behar dute neska onen aidea... baserriko neskatto ttonttoak, subdesarroilatu izaiteaz, moralkiro hobeak bailiren.

HEIKO: Hala ere euskal literaturan gerthatzen da... dadukagun apurttoan behintzat, Peru Abarka delakoaz hasita... hor ikhusiko duzue nola aholku philosophikoak emaiten dituena... justuki baserritar ignorantea den... eta zer gerthatzen da Txomin Agirreren novela ohituristekin.

Hemen typikoan Garoa da, euzkotarkerien maithalerik askok novela hau euskal literaturan sumum bezala konsideratzen du.

Hemen bethi dugu euskal moralitatea delako hori mentalezko subdesarroilatu batek harrotsunaz aurkheztuta.

Garoa delakoan mendiko tontorretan moralki gorenak diren personak bizi dira... bizi lekhua gorago ta heien moralitate delako handiago.

Hirietan ez dago gaiztakeria baizik.

Bainan realitatean huntaz kontrakoa dugu... ezen mendietako tontorretan bizi diren salbaiak ia bethi instinktu primitivuak dituten personak dira eta hortakotz exzepzioneak izan direnarren, bethi dagotza heientzat bizi-lekhutzat duten eskualdean sartzen den personak asseniatzeko gerthurik, edozein animalekin gerthatzen den bezala.

Eta elheberri huntan stupidokeria, handienen mukurruraino heltzen dira.

Atzerakuntza, batez atzerakuntza mentala den guztia... atzerakuntza kulturala batez ere euskal arkadismu huntan ontzat dute... eta hunelako absurdokeriak bethi aphez katholiko baten izpirituaz protagonizatuta dagotza.

Eta hemen zuetarik askorekin ez nago akort... zeren-eta zuok ere orain arte hunelako moralitaea sostengatzen bait duzue...

Zuk ere Txelin hunelako moralitatearen alde zagotza: TXELIN: Españako desarroilaren stabilitatearen basea da.

HEIKO: Hala ere... nik beha diezakeodan guztian euskal atzerakuntzaren zuthoina da.

Aphezek izkiriaturiko novelekin jarraik dezaguno... eta mentalezko atzerkuntza ardietsi behar gendukeien helburutzat proposatzen deraukuteno, (...).